Kaixo, ni Ane Arregi naiz, 19 urte dauzkat eta zarauztarra naiz. Magisteritzako bigarren kurtsoko ikaslea naiz eta IKT-ri dagokionez, blog bat egiteko eskatu digute.
IKT-ko irakasgaiean egindako blogari gure haurtzaroko oroitzapenei buruzko hausnarketa bat eginez eman genioan hasiera, hau teknologiarekin erlazionatuz. Teknologiarekin jarraituz, teknologia eta generoak duten elkar harremana aztertu genuen, eta idatzi bat egin bertatik ateratako ondorioekin. Ondorio hauek geure taldekideekin partekatu eta guztioan artean konklusio batzuetara iritsi ginen, hauek movenoteren bidez azaldu genituen bideo bat eginez, baita idatzi eta mapa kontzeptual baten bidez ere.
Horrez gain, norberak geure denbora lerroa egin genuen, capzles izeneko programaren bidez, bertan gure bizitzako momentu eta pertsona garrantzitsuak ageri diren argazkiak ipini genituen, musika batek lagunduaz.
Gainera, Jordi Adell-en bideo interesgarri bat ikusi genuen, PLE-ei buruzkoa eta guk geure PLE propioa egin genuen, symbaloo programa erabiliz. Jarraian, taldeka ipini eta gehien erabiltzen ditugun aplikazio eta web orrialdeak elkar partekatu eta taldeko PLE-a burutu genuen.
Jarraian, norberak geure argazki-elkarrizketa egin genuen, eta honekin bukatu ostean, taldetan ipini, ideiak partekatu eta taldeko argazki-elkarrizketa eraman genuen aurrera El Ekipo A-k.
Praktiketan ginela, IKT-ko tailerra aurrera eramateko aukera eduki genuen. Bertan gure taldeko 5 ikastetxeek parte hartu zuten eta emaitza "Mamuta eta azti ehiztaria" izeneko bideo bidezko ipuina izan zen.
Praktiketatik bueltan, bakoitzak izan genituen esperientziei buruz hitz egiten hasi ginen, baita ondorio batzuk atera ere. Orduan, ondorio hauek biltzea eta idaztea erabaki genuen geure blogetan: Taldeko praktiketako esperientzien ondorioak - El Ekipo A
Horrez gain, artefaktoa lantzen hasi ginen. Praktikera joan aurretik genuen ideia jorratu eta lanari ekin genion. Nire blogean ikus dezakezue lan honen emaitza.
Praktiketatik bueltan, bakoitzak izan genituen esperientziei buruz hitz egiten hasi ginen, baita ondorio batzuk atera ere. Orduan, ondorio hauek biltzea eta idaztea erabaki genuen geure blogetan: Taldeko praktiketako esperientzien ondorioak - El Ekipo A
Horrez gain, artefaktoa lantzen hasi ginen. Praktikera joan aurretik genuen ideia jorratu eta lanari ekin genion. Nire blogean ikus dezakezue lan honen emaitza.
Saio teorikoei dagokienez, bi eskola ezberdinetako bi irakasle etorri zaizkigu IKT-eei buruzko hitzaldiak ematera, beraien eskoletako funtzionamenduak azalduz. Honako hauek izan dira aurkeztu dizkiguten bi eskolak: Amara Berri eta Adunako eskola txikia. Azkenik, urriak 6ko saio teorikoa izan genuen, non, Aingeruk zelatatu eta zelatatzaileez hitz egin zigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina