2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

AMANDO: AMARA BERRI

Amandok, Amara Berriko ikastetxeari buruzko hitzaldia eman zigun aurreko asteartean (2015/09/22), IKT-en inguruan zentratuz nagusiki eta berak esandakoa laburbilduko dut ondorengo lerroetan.


amara berri.jpg

Lehenik eta behin, eskolako antolaketari buruz hitz egin zigun, Amara Berri Sistema izenez ezagutzen dena. Eredu tradizionalaren albo batera utzi eta proiektu bidez egiten dute lan. Zikloetan egiten dute lan, hau da, adin tarte desberdineko haurrak elkarrekin egoteko aukera dute, zaharrenek txikiagoei gauzak irakatsiko dizkietelarik. Lana txokoetan burutzen da eta departamendu ezberdinak daude; irakasle bakoitzak gela finko bat du eta haurrak gelaz gela mugitzen dira. Horrezgain, ez dituzte hain ohikoak diren testu-liburuak erabiltzen, liburutegian eta interneten oinarritzen dira ikasleak lana egiterako garaian. Amara Berriren kasuan liburutegia ez da gela berezi batean kokatzen, liburuak haurrak erraz erabiltzeko moduan daude kokaturik, edozein tokitan. Proiektu bidez lan egitearen abantailetako bat egiten den orok “zertarako” bat duela da; honi esker, haurrak ekintzaren balioaz jabetzen dira eta gogotsu egiten dute lan.


IKT-etan zentratuz, hedabide ez berdinak erabiltzen zituztela esan zigun Amandok. Hedabide hauek ikasleek kudeatzen dituzte, eurak dira telebista, irratia, prentsa eta txikiweb aurrera eramatearen arduradunak. Hedabide hauek erabiltzearen helburuetako bat, egiten diren lanei zentzu bat, irteera bat ematea da. Beste helburu garrantzitsu bat teknologia berrien munduan sakontzea, aplikazio ezberdinak ezagutu eta probatzea, nola erabili behar diren ikastea…


IRRATIA: irratiko saioa auzoan entzun daiteke FM 107.2 jarri ezkero, eta baita Amara Berriko web orrialdean ere. Teknikariak edo arduradunak 2.zikloko 2 ikasle izaten dira, eurak sortzen dute saioa.


PRENTSA: Amara Berri Egunkaria (ABE) argitaratzen dute. Egunkariak atal ezberdinak ditu, azala, elkarrizketa, eguraldia, kontu-kontari, gu ere idazle, lumaren kilima, saski naski eta denbora pasak hain zuzen ere. Egunero irakurtzen da fotokopiatuta eta arduradunak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira. Egunkaria egin ahal izateko, irakasleen laguntza izateaz gain, bilerak ere egin behar dituzte.


TELEBISTA: tresna zoragarria da haurrak euskaraz, erdaraz edo ingelesez modu natural batean hitz egiteko. Grabatzeko eta editatzeko aukera dago eta lan hau egiteko arduradunak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira. Telebistako saioa gela guztietan ikus daiteke eta web-ean ere publikatzen da etxekoek ere ikus dezaten.


TXIKIWEB: web orrialdeak atal desberdinak ditu, ongietorria, artisten galeria, argazki albumak, ABI telebista eta ABI irratia esaterako. Webmasterrak edo web arduradunak 3.zikloko ikasleak izaten dira.


Lehen esan bezala, Amara Berrin zikloka egiten da lan. Hedabideei dagokienez, zikloka eta bikoteka egiten dute lan eta 2 egun eskaintzen dizkio bakoitzak lan honi. Modu honetan arituz, lana kate moduan egitea lortzen da. Honek esan nahi du lehenengo aldian ikasi egiten dela gauzak egiten eta bigarrenean irakatsi. Adibidez: lehenengo egunean Manuelek Joni erakusten dio, bigarrenean Jonek Maiteri erakusten dio, hirugarrenean Maitek Edurneri…


Ikasleak gogotsu aritzen dira lanean modu honetan, askatasuna dutelako. Amandoren ustez eta Amara Berriko Sistema erreferentziatzat hartuz, irakasleak “txapa” botatzean ikasleek ez dute ikasten eta beraz, irakasleek ez dute irakasten. Hona hemen ikasleek esperimentatuz, askatasunez eta autonomiaz lan egitearen garrantzia. Modu honetan ematen da benetako ikaskuntza prozesua, egiten denari erabilgarritasuna edo zerbaiterako baliagarria dela ikusi eta norberak esperimentatu eta gustatzen zaiona eta ez zaiona ezagutu, nahi duen bezala diseinatu… hori da guztion artean lortu behar dugun irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.


Hauxe izan da guztia lagunok!

"EL EKIPO A" TALDEKO SYMBALOO

Bakoitzak geure symbaloo propioa egin ostean, taldea elkartu eta denon artean symbaloo bat osatu dugu. Bertan gure taldekide guztiok normalean erabili ohi ditugun aplikazio eta web orrialde ezberdinak ageri dira.


TEKNOLOGIAREN INGURUKO TALDEKO ONDORIOAK - "EL EKIPO A"


Norberak gure ondorio propioak atera ostean, taldea elkartu, iritziak partekatu eta konklusio komun batzuetara iritsi gara teknologiaren inguruan. Hainbat gai landu ditugu, aisialdia, hezkuntza eta generoa besteak beste, eta hauek nola dauden harremanetan teknologiarekin.


Gaur egun lehen baino teknologia gehiago erabiltzen dugu; esaterako, gu haurrak ginenean ezkutaketara, futbolean edo aita ametara jolasten genuen herriko plazan eta parkean. Orain, aldiz, gauzak aldatu egiten dira. Herriko plazara eta parkeetara begiratu eta bertan ikus ditzakegu 5-6 urte besterik ez dituzten haurrak gurasoen mugikorrekin edo tabletekin jolasean. Guk ez genuen horrelako teknologiarik behar ondo pasatzeko, nahikoa genuen arratsaldea lagunekin polizia eta lapurretara jolasten igarotzea. 5-6 urteko haur hauek mugikorrekin jolastearen errudunak gizartea eta gurasoak dira, teknologia askoz ere sartuago baitago gure bizitzetan orain. Horregatik, lehen ez genituen ikusten gure gurasoak tabletekin, baina, gaur egun hala ikusten dituztenez, helduen eredua imitatzen dute.


Horrez gain, konturatzen gara hezkuntzan geroz eta teknologia gehiago erabiltzen dela. Eskoletan ordenagailuak erabiltzen badituzte, ezin diegu eskatu haurrei hortik kanpo ez erabiltzea, azken batean, eskolan ikasitakoa eskolaz kanpo ere aplikatzen baitute. Aldeko eta kontrako iritziak egon arren, teknologia garatzen doan heinean, hezkuntzak ere aurreraka joan behar du, horregatik, egokia iruditzen zaigu horrelako baliabideak sartzea hezkuntzan, hori bai, dena bere neurrian, oreka bat mantenduz.


Gainera, gure aisialdian teknologiarekin lotuta, genero ezberdintasuna nabarmena dela ohartu gara, desberdintasun ugari daudela. Adibidez, aisialdiarekin lotuta askoz ere aukera gehiago ematen zaizkie mutilei neskei baino, bideojokoen munduan sartu eta bertan murgiltzeko.

Nahiz eta txikitan ez konturatu, ezberdintasun hau argi eta garbi ikusten da telebistan eta iragarkietan; esaterako, “cooking mama” eta horrelako sukaldaritzako edo haurrak zaintzeko jolasen iragarkietan beti neska bat agertzen da, eta alderantziz agresibitatea, tiroak eta kirolekin erlazionatutako jolasetan, gehienetan mutila. Honi, “gameboy advanced sp girls edition”-en iragarkia gehitu geniezaioke, hau arrosa zen. Zergatik neskona arrosa?




Gizartea pixkanaka honetaz ohartzen ari dela uste dugu, kontzientzia apur bat hartzen ari dela, guk badugu esperantza hau aldatuko dela, pixkanaka eta mantso baina iritsiko dela aldaketa, denon laguntzarekin.


Bestalde, gure ustez, honek ez du denongan eragiten, eragina izugarria izan arren eta gu neskak izanik, grand theft auto edo call of duty-ra jolastuak gara.




Azkenik, teknologiak komunikazioan izan duen eraginaz hitz egingo dizuegu. Komunikatzeko moduak pillabat aldatu dira gaur egun. Adibidez, jendea ez da kapaza aurpegira hitz egiteko, eta ondoren, sare sozialetatik izugarrizko elkarrizketa ematen dizu, oso sinpatiko dagoelarik, baina, ondoren, kalean gurutzatu eta ez dizu kasurik egiten. Azken finean, teknologiak sozializazioa mugatzen duela uste dugu, garai batean baina gutxiago sozializatzen garelarik, nahiz eta eguna whatsappetik jende ezberdinarekin hitz egiten pasatzen dugun. Esaterako, lehen autobusean edo trenean aldamenean esertzen zenarekin hitz egiten genuen, nahiz eta ez ezagutu, orain, aldiz, bakoitza geure mugikorren pantailei begira joaten gara, jolasten, musika entzuten, hitz egiten…  Azkenean, teknologiarekin eta sare sozialekin lortu dugu ez gaudela ez parean dugunarekin eta ez pantailaren atzean dagoenarekin.




Honako hauek izan dira “El ekipo A”-k atera eta eztabaidatu ditugun ondorio nagusiak teknologia eta hainbat arloren inguruan! 


Jarraian, movenote izeneko aplikazioa erabiliz, ondorio hauek laburtu eta bideo bat sortu dugu:

ONDORIOAK movenote

Mapa kontzeptuala:




SYMBALOO

Jarraian, nik normalean erabili ohi ditudan web orrialde eta aplikazioak dituzue. Gehienak ezagunak diren arren tartean zerbait berria ikusten baduzue probatzea gomendatzen dizuet, niri behintzat baliagarriak egiten baitzaizkit!


2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

TEKNOLOGIA ETA GENEROA


Nik ere jolstu izan dut game boy eta horrelako aparatu ezberdinekin noizean behin haurra nintzenean, baita gaur egun ere. Garai haietan ez nintzen ohartzen teknologia eta generoak zuten harremanaz, baina gaur egun jabetzera heldu naiz. Ikusi besterik ez dago game boy hitzak zer esan nahi duen, "mutilentzako jolasa" eta hau ez da adibide bakarra; esaterako, hortxe ditugu discman eta walkmana ere.

Hala ere, haurra nintzen garaiak gogora ekartzen baditut, ez dut nabari ezberdintasun handirik, nire inguruan bai mutilek eta bai neskok jolasten baikenuen gameboy-arekin, baina, egia esan ez genituen ordu asko igarotzen hauekin, nahiago baikenuen futbolera, sokasaltora edo polizi eta lapurretara jolastu.

Hazten goazen heinean ordea, desberdintasuna nabariagoa da nire ustez. Neskok, bigarren plano batean uzten baititugu bideojokoak, mutilek tendentzia handiagoa duten bitartean bideokojoetan aritzeko, gehienek etxean play sation bat edo Xbox bat dutelarik. Bertan ere ez dugu jolas berdinetan jarduten,; alde batetik, mutilak daude, hauek gehiago jolasten dira kriol jolasetan edo agresibitatea bultatzen duten jolasten, bestalde, neskak musikarekin, haurrak zaintzearekin, diseinatzearekin... harremanetan dauden jolasetan. Mugikorretan ditugun aplikozioei begira ere berdina gertatzen dela esan nezake. (Hau beti ere orokortasun batean hitz egiten ari naizelarik, kasu guztiak ez baitira berdinak).


Ez jolasetan bakarrik, kolorean ere bereizketa bat egon zen game boy advance sp girls edition sortu zutenean, arroxa izan zen edizio honen kolorea. Eta nik neure buruari galdetzen diot, zergatik arroxa neskona? Ezin al dugu beste koloreren batekin jolastu? Edo zergatik ezin dute mutilek arroxarekin jardun? Iragarki berak egiten zuen bereizketa hori, girls edition eta arroxa elkarlotzen zituztelarik.



Teknologia eta generoak duten harremana, mutil eta nesken artean egiten den bereizketa eta bertan dauden ezberdintasunen errudun handiena gizartea bera dela esan nezake, egiten dituzten iragarkiekin eta bertan helarazten dituzten mezuekin. Hau ekiditeko eta mutil eta neskon berdintasuna bultzatzeko, denon parte hartzea ezinbestekoa da, urrutirago joan ez dadin egoera.






2015(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

NIRE DENBORA LERROA

Hemen duzue nire denbora lerroa. Bertan hainbat argazki jarri ditut, nire bizitzako momentu eta pertsona garrantzitsuez betea.

Nire denbora lerroa

2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

OROITZAPENAK...


Atzera begira jarri behar dugu haurtzaroko oroitzapenez gogorarazteko. 2 urte nituela hasi nintzen Azken Portuko Ikastolan eta egia esan garai hau ez dut gogoan, baina, gurasoek diotenaren arabera, oso gustura joaten nintzen bertara. 5 urte bete nituenean Salbatore Mitxelena Ikastola nagusira igaro ginen eta bertan pasa ditut nire bizitzako urte gehienak, 16 urte arte egon bainintzen bertan hain zuzen ere.

Urte ederrak izan ziren Ikastolan igarotakoak eta hainbat oroitzapen etotzen zaizkit gogora, gehiengoak positibo eta politak. Esaterako, jolas orduan patioan futbolean ibilitako partida guztiak Gotzon deitzen zen irakaslearekin, ikastolaz kanpo parkean polizi eta lapurretara jolastutako orduak, Ikastolarekin egindako irteerak, hainbat klase ordu...

Baina, gehienbat Txapasekin oroitzen naiz, 5-8 urte bitarteko geure maisu izan zenarekin. Beste metodologia bat zuen guri irakasteko, beste irakasleek zutena baino askoz ere praktikoagoa zena. Adibidez, egurrekin jolaste ginen talde-lana sustatzeko helburu gisa, baratza bat genuen naturarekiko errespetua lantzeko, hainbatetan hondartzara joaten ginen bertako paisaia pintatzera... Horrez gain, gaur egun dakizkidan euskal kantu gehienak berari esker dira eta hau puntu aberasgarri bat iruditzen zait.

Teknologiari dagokionez, ez genuen harreman askorik lehen hezkuntzako garaian, ez klase ordutan ezta bertatik kanpora ere. Irakasgai ia denen materia liburuen bidez ematen genuen, oso gutxitan joaten ginen ordenagailu gelara. Garai haietan ez genuen mugikorrik, nik esaterako, 15 urterekin jaso nuen nire lehen mugikorra, eta horrez gain, play station, gameboy eta horrelako teknologietan ere ez ginen asko jarduten. Lehen aipatu bezala futbolean, eskubaloian, saskibaloian, soka saltoan, polizi eta lapurretan jolasten pasatzen genituen orduak eta oso zoriontsu ginela esan nezake, batzuetan gustura itzuliko nintzateke garai haietara.

Gaur egun aldiz, hau aldatu egin da, mundua aldatzen doan heinean teknologia ere eboluzionatuz doa eta horregatik, bai eskolan eta bai bertatik kanpora ere teknologia askoz gehiago erabiltzen da lehen baino, haurren sozializazioa mugatuz. Eskoletan lehen hezkuntzako haurrek beraien ordenagailu portatil propioak dituzte, bakoitzak bere mugikorra dauka eta beraien denbora libreko zati handi bat haiekin igarotzen dute. Klase orduak amaitu eta desiatzen egoten dira etxera heldu beraien mugikorrak hartu eta haiekin jolasteko. edo eta bideojokoetan jarduteko.

Tristea da hau ikustea eta pentsatzen jarri ezkero noraino iristeko gai izango gara?