Nik ere jolstu izan dut game boy eta horrelako aparatu ezberdinekin noizean behin haurra nintzenean, baita gaur egun ere. Garai haietan ez nintzen ohartzen teknologia eta generoak zuten harremanaz, baina gaur egun jabetzera heldu naiz. Ikusi besterik ez dago game boy hitzak zer esan nahi duen, "mutilentzako jolasa" eta hau ez da adibide bakarra; esaterako, hortxe ditugu discman eta walkmana ere.
Hala ere, haurra nintzen garaiak gogora ekartzen baditut, ez dut nabari ezberdintasun handirik, nire inguruan bai mutilek eta bai neskok jolasten baikenuen gameboy-arekin, baina, egia esan ez genituen ordu asko igarotzen hauekin, nahiago baikenuen futbolera, sokasaltora edo polizi eta lapurretara jolastu.
Hazten goazen heinean ordea, desberdintasuna nabariagoa da nire ustez. Neskok, bigarren plano batean uzten baititugu bideojokoak, mutilek tendentzia handiagoa duten bitartean bideokojoetan aritzeko, gehienek etxean play sation bat edo Xbox bat dutelarik. Bertan ere ez dugu jolas berdinetan jarduten,; alde batetik, mutilak daude, hauek gehiago jolasten dira kriol jolasetan edo agresibitatea bultatzen duten jolasten, bestalde, neskak musikarekin, haurrak zaintzearekin, diseinatzearekin... harremanetan dauden jolasetan. Mugikorretan ditugun aplikozioei begira ere berdina gertatzen dela esan nezake. (Hau beti ere orokortasun batean hitz egiten ari naizelarik, kasu guztiak ez baitira berdinak).
Ez jolasetan bakarrik, kolorean ere bereizketa bat egon zen game boy advance sp girls edition sortu zutenean, arroxa izan zen edizio honen kolorea. Eta nik neure buruari galdetzen diot, zergatik arroxa neskona? Ezin al dugu beste koloreren batekin jolastu? Edo zergatik ezin dute mutilek arroxarekin jardun? Iragarki berak egiten zuen bereizketa hori, girls edition eta arroxa elkarlotzen zituztelarik.
Teknologia eta generoak duten harremana, mutil eta nesken artean egiten den bereizketa eta bertan dauden ezberdintasunen errudun handiena gizartea bera dela esan nezake, egiten dituzten iragarkiekin eta bertan helarazten dituzten mezuekin. Hau ekiditeko eta mutil eta neskon berdintasuna bultzatzeko, denon parte hartzea ezinbestekoa da, urrutirago joan ez dadin egoera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina