2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

OROITZAPENAK...


Atzera begira jarri behar dugu haurtzaroko oroitzapenez gogorarazteko. 2 urte nituela hasi nintzen Azken Portuko Ikastolan eta egia esan garai hau ez dut gogoan, baina, gurasoek diotenaren arabera, oso gustura joaten nintzen bertara. 5 urte bete nituenean Salbatore Mitxelena Ikastola nagusira igaro ginen eta bertan pasa ditut nire bizitzako urte gehienak, 16 urte arte egon bainintzen bertan hain zuzen ere.

Urte ederrak izan ziren Ikastolan igarotakoak eta hainbat oroitzapen etotzen zaizkit gogora, gehiengoak positibo eta politak. Esaterako, jolas orduan patioan futbolean ibilitako partida guztiak Gotzon deitzen zen irakaslearekin, ikastolaz kanpo parkean polizi eta lapurretara jolastutako orduak, Ikastolarekin egindako irteerak, hainbat klase ordu...

Baina, gehienbat Txapasekin oroitzen naiz, 5-8 urte bitarteko geure maisu izan zenarekin. Beste metodologia bat zuen guri irakasteko, beste irakasleek zutena baino askoz ere praktikoagoa zena. Adibidez, egurrekin jolaste ginen talde-lana sustatzeko helburu gisa, baratza bat genuen naturarekiko errespetua lantzeko, hainbatetan hondartzara joaten ginen bertako paisaia pintatzera... Horrez gain, gaur egun dakizkidan euskal kantu gehienak berari esker dira eta hau puntu aberasgarri bat iruditzen zait.

Teknologiari dagokionez, ez genuen harreman askorik lehen hezkuntzako garaian, ez klase ordutan ezta bertatik kanpora ere. Irakasgai ia denen materia liburuen bidez ematen genuen, oso gutxitan joaten ginen ordenagailu gelara. Garai haietan ez genuen mugikorrik, nik esaterako, 15 urterekin jaso nuen nire lehen mugikorra, eta horrez gain, play station, gameboy eta horrelako teknologietan ere ez ginen asko jarduten. Lehen aipatu bezala futbolean, eskubaloian, saskibaloian, soka saltoan, polizi eta lapurretan jolasten pasatzen genituen orduak eta oso zoriontsu ginela esan nezake, batzuetan gustura itzuliko nintzateke garai haietara.

Gaur egun aldiz, hau aldatu egin da, mundua aldatzen doan heinean teknologia ere eboluzionatuz doa eta horregatik, bai eskolan eta bai bertatik kanpora ere teknologia askoz gehiago erabiltzen da lehen baino, haurren sozializazioa mugatuz. Eskoletan lehen hezkuntzako haurrek beraien ordenagailu portatil propioak dituzte, bakoitzak bere mugikorra dauka eta beraien denbora libreko zati handi bat haiekin igarotzen dute. Klase orduak amaitu eta desiatzen egoten dira etxera heldu beraien mugikorrak hartu eta haiekin jolasteko. edo eta bideojokoetan jarduteko.

Tristea da hau ikustea eta pentsatzen jarri ezkero noraino iristeko gai izango gara?












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina